XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Inguratu zan jendea.

Mikelot gorputz zegoan....

Asarratu ziran prailleak.

- Lurperatu zazute semea; aita berriz lotu, esan zuan aietako batek.

Lotu zizkioten besoak, zaldi-isatsetik gerrira soka bat jarri ere bai....

Ta an dijoaz Orreaga'ra.

Otxaburu berriz Mikelot'en ondora....

Itzaltzuko plazan, egun gutxi barru, begiak ikusi ala guztien jendea.

Erdi-erdian tantai luze bat, beian egur pilla, txirbillakotea; otea erregarriak.

Erdian eser-leku bat, aldamean soka eta katea.

Adarra españetan zuala zetorren gizona ikusi zutenean, ixildu ziran plazan zeudenak.

Etzetorren bakarrik.

Erri gizon batzuk zaldi-gañean, bi praille zaldiz eta beste bi Gartxot erdian zutela.

Aietako batek Jaungoikoarekikoak zuzentzeko esaten zion eta maiz gurutzea ezpañetaratu ere bai.

Besteak paper batzuk zekarzkin.

Jende artean idiki zan bidea.

Gartxot zuri-zuri zetorren, zañetan odola oztu balitzaion, il-bildurrez dardarka.

Soñeko beltzez jantzia, makur zekarkian bere burua....

- Agur, lagun zarra, esan zion Orreaga'ko Auria'k bere ondotik zijoanekoan.

- Agur Auria, erantzun artzaiak.

Erri-gizonetako batek irakurri zuan zergatik, zeñek eta zein zan sutara zekartena.

Igo zan gero Gartxot eser-lekuraño, arekin batera errigizon bat lepoa sokaz lotzearren eta eliz-gizona zerurako leguntzearren.

- Azkeneko bertsoa bota eiguzu, Gartxot.

- Uzten al didazu, erri-gizon?.

- Nik ez dizut debekatzen.

Eta orra or bertsotan Gartxot: .

Azkeneko itz-neurtua artean bukatzeke zala, zaldizka berri bat azaldu zan plazan.

Jauna, Erragearen izenean paper au.

Ta prailleari eman zion.

Entzun, entzun; esan zuan prailleak besoak zerurantz jasorik: Orreaga'ko Abatak eta Iruña'ko Gotzaiak ala eskatuta.

Naparroako Errege naizen onek Gartxot ez erretzeko agintzen det.

Itxi zazute amar urterako lau orma artean, berak nai duan lekuan....

Au entzutean, ango txaloak eta gorak! Aien poza!.

- Gartxot, aukeratu lekua.

Ez arin jokatu, jendeak eman bear dizu jaten-eta.

Nun nai dezu?.

- Elkorreta-gañean, esan zuan Gartxot'ek.

- Arren, Gartxot, Elkorreta etzazula iñolaz ere aukeratu, goseak ilko zaitu, errian bertan gelditu, zion jendeak.

- Ezer esan ez bazenu bezelaxe, aukera zazu beste lekua.

- Elkorreta, Elkorreta bear det antxe biziko naiz.

- Ordu ontarako Elizak eskubide bereziak eman dizkit, zion prailleak.

Eliz Ama benetako ama dala jakin dezazuten, Gartxot'en presondegiko amar urteak bostera gutxitzen ditut.

Orduan bai txaloa ugari, orduan bai plaza-erdiko tantaia lurrera bota, eliz-gizonak aupatu....

...1010'garrengo negua luze ta ikaragarria izan zan.

Gartxot an zegon lau orma tartean.

Atzekoa arkaitzondoan igeltzo ta karez egiña, besteak arrikoxkor eta ondarrezkoak....

- Bazetorrek puskaterako elurra, zion beñola Ibaneta'ko Auria'k egualdiari begira.

Al detana bildu eta Gartxot aspaldiko lagunari eraman bear ziot.

Ala joan zen beingoan bere semearekin Elkorreta gañera.

Barrukoaren poza! Artean bazeukan zer jan, baña lenago aña etzetorkion leiotik.

- Nik emengo egualdiaren gora-berak ondotxo zekizkit, Gartxot! zion lagunak eta gañean diagu elurte luze askoa.

Baita asmatu ere.

Elur jantziz estali ziran mendi ta ibarrak, jelatu gero mantelin txuria, eta etzan iñolaz ere urtutzen mendi-soñeko berria.

Zelaiak txuri-txuri ta mendi gañak areago....

Noizpait orratik entzun ziran ur-marmarrak, erreka-otsak.

Mendiak negarrez eta ibaiak kantari... errekatxoak mendimalkoen seaska ta kabi!.

Itzaltzu'koei bein baño geiagotan bururatu zitzaien Gartxot gizajoa.

Elurra zerbait urtu zanekoxe, Elkorreta-bidean dituzu Zamainburu ta Arpide alkate jauna, Garrotze aurretik zutela.

Bizirik etzala egongo esanaz zijoazen gora ta gora bizi-bizi....

Presondegiak etzuan sarrera-aterik.

Leio-zulo luze bat aurreko orman, goitik bera iru burni, zear zortzi.

Garrotze jarri zan erdi-etzanda barrura begira.

Erdian txurikiñezko lastaia, estalki-berogarri batzuek eta ardilarruak.

Auzkaldean apala, gañean antosiña ta zapi bat.

Etzan besterik agiri.

Oean zegoan gizona.

Il edo bizirik? Etzan ezagun.

- Gartxot, Gartxot! Bizi al zera? Gu gera, atoz.

Artzaia bakarrik altxatzeko etzan gauza.

Baña lagunaren makillari elduta gero an azaldu zan leio-ondoan.

Etzuan lenengo esan-aldian ezer ulertzen, iru edo lau bider polliki-polliki esanda gero bai:
- Ona emen ogia, ardoa, aza goxo ta beroak.

Jin itzazu.

Baña aurrena berotu zaitzala katillukada bat ardoak.